Ekonomia -

LAN GATAZKA

Osakidetzako garbiketan deitutako greba maiatzaren 28ra arte luzatu du gehiengo sindikalak

Gainera, astelehenetik aurrera kanpaldia egingo dute Gurutzetako Ospitalearen aurrean.

Osakidetzako garbiketako langileen protesta Eusko Legebiltzarraren aurrean. Artxiboko argazkia: EFE
Osakidetzako garbiketako langileen protesta Eusko Legebiltzarraren aurrean. Artxiboko argazkia: EFE
Osakidetzako garbiketako langileen protesta Eusko Legebiltzarraren aurrean. Artxiboko argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak azpikontratatutako garbitzaileek hilabete eta erdi baino gehiago daramate greban, eta gaur gehiengo sindikalak erabaki du aste honetan amaitzekoa zen deialdia maiatzaren 28ra arte luzatzea. Halaber, astelehenetik aurrera kanpaldia egingo dute Gurutzetako Ospitalearen aurrean.

Langileek bost urte daramatzate lan hitzarmenik gabe, eta, besteak beste, Osakidetzako langileei ezartzen zaizkien baldintzak aplikatzea eskatzen dute.

LAB sindikatuak ohar baten bidez azaldu duenez, "enpresak eta Osakidetzako zuzendaritza homologazio printzipioa urratzen ari dira, uko egiten baitiote Osakidetzako langileei azken urte hauetan aplikatu zaizkien gaiak guri aplikatzeari".

Iturri horren arabera, gehiengo sindikalak planteamendu berri bat egin du negoziazioan, baina enpresek "gogor" jarraitzen dute, eta Osakidetzako zuzendaritzak ez dio eskaintzari erantzun ere egin.

Bestalde, langileek enpresei eta Osakidetzako zuzendaritzari ohartarazi die borrokan jarraituko dutela homologazioa lortu arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Langile Abertzaleen Batzordeak Grebak albisteak Ekonomia berriak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Euskal sindikatuak Langile Komisioak azken ordukoa UGT Langileen Batasun Orokorra Lan gatazkak gaur ESK sindikatuaren azken ordukoa