Ekonomia -

Deskarbonizazioa

Aldaketa klimatikoari heltzen dion lehen lege proiektua onartu du Jaurlaritzak

2020ko datuetan oinarrituta, EAEko berotegi efektuko gas isurietan, energiaren, garraioaren eta industriaren sektoreak dira igorle nagusiak —isuri guztien % 84—.

Aldaketa klimatikoari hetzen dion lehen lege proiektua onartu du Jaurlaritzak
Aldaketa klimatikoari hetzen dion lehen lege proiektua onartu du Jaurlaritzak
Aldaketa klimatikoari hetzen dion lehen lege proiektua onartu du Jaurlaritzak

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak gaur onetsi du trantsizio energetikoari eta klima aldaketari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko lege proiektua, erantzunkidetasunaren bitartez deskarbonizazio prozesua azkartzeko helburuarekin.

Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatutako lege proiektu horrek EAE lerrokatu ahal izatea erraztuko du, estatu eta nazioarte mailan konprometituta dagoen araudi, politika eta plan guztiekin, eta 2050erako klima neutraltasuna eta energia trantsizio bidezkoa lortuta.

EAEn klima aldaketari heltzen dion lehenengo legea da. Ezinbesteko tresna da 2015eko Parisko Akordioan zehaztutako helburuei erantzuteko: industrializazio aurreko garaia oinarri hartuta, munduko tenperaturaren hazkundea 1,5 °C-ra mugatzea, eta klima aldaketaren efektu negatiboak gutxitzea. Horrez gain, Iñigo Urkullu lehendakariak 2019an emandako Klima Larrialdiaren Erakunde Deklarazioa betetzen du. Bertan "premiazko ekintzak" iragarri ziren, 2050ean Euskadi karbonoan neutroa izan dadin.

2020ko datuetan oinarrituta, EAEko berotegi efektuko gas isurietan, energiaren, garraioaren eta industriaren sektoreak dira igorle nagusiak —isuri guztien % 84—.

Bidezko trantsizioa

"Prozesu hori guztia bidezko trantsizioaren irizpidea betez gauzatu beharko da, eta kontuan hartu beharko ditu kostuen eta kargen banaketa ekitatiboa, inor atzean utzi gabe eta arreta berezia eskainiz sektore ekonomiko, lurralde eta biztanleria zaurgarrienei —eta genero, adin edo pertsonen disfuntzioa integratuz—", esan du Arantxa Tapiak.

Legearen berritasun nagusiak

-Ekimenen erregistroa

Legearen bitartez Energia trantsizioaren eta klima aldaketaren ekimenen euskal erregistroa sortuko da. Publikoa izango da eta bertan, erakunde publiko eta pribatuek klima aldaketan egindako jarduketak inskribatuko dituzte.

-Klimaren eta energiaren tokiko planak

Lurralde historikoek eta 5000 biztanle baino gehiago dituzten udalerriek beren eskumenen esparruan klima eta energia planak sortu beharko dituzte.

-Energia Trantsizioaren eta Klima Aldaketaren Bulegoa

Legean jasota dago, baita ere, Energia Trantsizioaren eta Klima Aldaketaren Bulego bat sortuko dela. Kide anitzeko organo teknikoa izango da, Eusko Jaurlaritzan energiaren eta klima aldaketaren arloan eskuduna den sailari atxikita egongo da, eta bere eginkizunen artean egongo da legearen helburuen betetze maila jarraitzea eta araudia betetzen dela kontrolatzea.

-Herritarren partaidetza

Inor atzean utzi gabe, ekitatea eta elkartasuna bermatzen dituen trantsizio bidezkoa eta jasangarria lortzeko, kostuen eta kargen banaketa ekitatiboa kontuan hartuko da, eta arreta berezia jarriko zaie sektore ekonomiko, lurralde eta biztanle zaurgarrienei.

-Herritarren Batzarra

Aurrekoaz gain, herritarren parte-hartzea bultzatzeko, Eusko Jaurlaritzak energia trantsizioaren eta klima aldaketaren Herritarren Batzarra sortuko du, eta dekretu bidez arautuko ditu bere eraketa, antolamendua eta funtzionamendua.

-Energia eta klima ikuspegia aurrekontu publikoetan

Energia eta klima ikuspegia sartu beharko dute EAEko Aurrekontu orokorren lege proiektuan. Gainerako euskal administrazio publikoek energia eta klima ikuspegia beren aurrekontu publikoetan sartzea sustatuko dute, bereziki, diseinu fasean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Ingurumena azken ordukoa Larrialdi klimatikoa albisteak Energia berriztagarriak EAEko kutsadura gaur Energia aurreztea Lehorteari buruzko albisteak Energia ekoizpena gaur