Ekonomia -

Etxebizitza

Salgai dauden etxebizitzen eskaintza % 28 erori da Nafarroan azken lau urteotan, eta prezioa % 11 igo da

Espainiako Estatuan, orotara, % 12 murriztu da. Eskari gehien duten merkatuen artean, murrizketa nabarmenetako bat Bilbon izan da, % 29 gutxiago baitaude orain.

Etxebizitza eraikin bat. Artxiboko argazkia: EITB Media
Etxebizitza eraikin bat. Artxiboko argazkia: EITB Media
Etxebizitza eraikin bat. Artxiboko argazkia: EITB Media

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako etxebizitzen eskaintzak % 28 egin du behera azken lau urteotan, eta prezioak % 11 egin du gora, Idealista atariak egindako ikerketa baten arabera.

Espainiako Estatuan, orotara, eskaintza % 12 jaitsi da azken lau urteotan, 2019ko lehen hiruhilekoko stocka 2023ko aldi berekoarekin alderatuz gero, eta bigarren eskuko etxebizitzen prezioak % 15 igo dira.

Eskari handiena duten merkatuen artean, Valentziakoaren atzetik (eskaintza % 41 jaitsi da), Alacantekoa izan da jaitsierarik handiena (% 32), Zaragozakoa bezalaxe, eta Bilbokoa (% 29 gutxiago) dago sailkapenean ondoren.

Eskaintzak % 22 egin du behera Sevillan, eta Palma Mallorcakoa (% 15 gutxiago), Malaga (% 11), Madril (% 10) eta Bartzelona (% 4) ageri dira jarraian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Euskal herriak Zer gertatu da Bizkaian? Nafarroa gaur EAE Espainia argazkiak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Etxebizitzen merkatua