Ekonomia -

Inflazioa

Ingalaterrako Bankuak % 4,5era igo ditu interes tasak, 2008tik neurtutako maila altuenera

Diru politikaren batzordeak izandako bileran hartu dute erabakia. Horrekin helburu dute inflazioa kontrolatzea, eta urte amaierarako % 2ra jaistea.

Ingalaterrako Bankuaren egoitza. Argazkia. Wikipedia
Ingalaterrako Bankuaren egoitza
Ingalaterrako Bankuaren egoitza. Argazkia. Wikipedia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ingalaterrako Bankuak % 4,25tik % 4,5era igo ditu interes tasak ostegun honetan, 2008tik neurtutako maila altuenera. Erresuma Batuan urtetik urterako prezioen gorakada kontrolatzeko helburuarekin hartu dute tasak igotzeko erabakia. Izan ere, martxoan % 10,1era heldu zen inflazioa.

Diru politikaren batzordeak izandako bileraren ostean eman dute horren berri. Otsaileko batzarrean, Ingalaterrako Bankuak aurreratu zuen urte amaierarako inflazioak nabarmen egingo zuela behera, azken hilabeteotako "finantza zurrunbiloaren" ondotik, Ukrainako gerrak eragindako energiaren garestitzeak "anabasa" eragin baitu Erresuma Batuan ere.

Hartara, Ingalaterrako Bankuaren batzordeak bere txostenean aurreikuspen positiboak nabarmendu ditu epe laburrean, ekonomiari dagokionez, "shock" berri bat egon ezean. Zentzu horretan, zehaztu du kreditu baldintzak zorrozteak eragin txikia izango duela barne produktu gordinean.

Horregatik, aipatu erakundeak espero du urteko lehen seihilekoan ekonomia egonkor mantentzea, otsailean uste zena baino "makalaldi" ahulagoa izan ostean. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Nazioartea Erresuma Batua Hipotekak Kredituak albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Ingalaterra azken ordukoa Europako Banku Zentrala