Ekonomia -
Soldata igoera
CCOOk 2023an % 4ko soldata-igoera jasotzen duen soldata-akordio berria onartu du
Sindikatuko iturrien arabera, astelehen honetan UGTk eta CEOE-Cepyme patronalak onartutako akordioa aldeko 146 botorekin, kontrako boto batekin eta abstentzio batekin onartu da.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
CCOOk 2023an % 4ko soldata-igoera eta 2024 eta 2025erako % 3koa jasotzen duen soldata-akordio berria onartu du. Testu hori astelehen honetan berretsi zuten UGTk eta CEOE-Cepyme patronalak.
"Aurten negoziatzeko dauden 1 300 hitzarmen kolektibok soldata-igoerak jasotzeko akordio erabakigarria da, langileek erosteko ahalmena berreskuratzeko aukera izan dezaten", adierazi du Unai Sordok, CCOOko idazkari nagusiak.
Sindikatuko iturrien arabera, akordioa aldeko 146 botorekin, kontrako boto batekin eta abstentzio batekin onartu da.