Ekonomia -

EMAITZAK

Endesak 594 milioi irabazi ditu urteko lehen hiruhilekoan, 2022an baino % 76 gehiago

Espainiako Gobernuak bankuei ezarritako ezohiko zergagatik 208 milioi euro ordaindu eta gero izan ditu emaitza horiek konpainia elektrikoak.

Endesaren Madrilgo egoitza. Argazkia: Luis Garcia (Zaqarbal)
Endesaren Madrilgo egoitza. Argazkia: Luis Garcia (Zaqarbal)
Endesaren Madrilgo egoitza. Argazkia: Luis Garcia (Zaqarbal)

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Endesak 594 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu 2023ko lehen hiruhilekoan, iazko epe berean baino % 75,7 gehiago, Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeak gaur zabaldutako datuen arabera.

Konpainia elektrikoak 7.504 milioi euro irabazi ditu urtarriletik martxora, aurreko urteko aldi berean baino % 1,2 gutxiago.

Ebitda edo ustiaketa emaitza gordinari dagokionez, 1.462 milioi eurokoa izan da martxoaren amaieran, aurreko urtean baino % 60 gehiago.

Espainiako Gobernuak energia enpresa handiak negozio bolumenaren % 1,2 ordaintzera behartu ditu ezohiko zergen bidez; Endesaren kasuan, 208 milioi euro. Hala ere, emaitza positiboak izan ditu konpainiak. 

Lehen hiruhilekoan lortutako emaitza horiekin, Endesak berretsi egin ditu 2023rako ezarritako helburuak, hots, 4.400-4.700 milioi euroko ustiaketa emaitza gordina eta 1.400-1.500 milioi euroko irabazi garbi arrunta.

Halaber, zor garbia % 9 murriztu du, 11.591 milioi euroraino. Pasiboaren batez besteko kostua % 2,8koa da, interes tasak gora egiten ari diren honetan.

Inbertsioak aztertuta, % 2 handitu ditu, 409 milioi euroraino. Gehienbat, berriztagarrietan eta banaketa-sareetan inbertitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresen albisteak Elektrizitatea Energia berriztagarriak Energia aurreztea