Ekonomia -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Gazteentzako abalak, greba Justizia Administrazioan eta Sanferminetako kartela

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, maiatzak 9, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Gazteentzako abalak: Ministroen Kontseiluak gaur baimenduko du ICOren abal-lerro bat sortzea, seme-alabak ardurapean dituzten familien eta 35 urtetik beherako gazteen hipoteka-kredituaren % 20raino estaliko duena.

- Greba Justizia Administrazioan: Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Justizia Administrazioko langileak hiru greba egun —gaur, bihar eta etzi— egitera deitu dituzte ELA eta LAB sindikatuek, euren baldintzak, bereziki soldata, Administrazio Orokorreko gainerako funtzionarioen parekoak izatea eskatzeko. 

- Sanferminetako kartela: Enrique Maya Iruñeko alkateak gaur emango du ezagutzera 2023ko sanferminak iragarriko dituen kartel irabazlea zein den.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Berriak Politika Iruñea azken orduko berriak Nafarroako albisteak Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra argazkiak Espainiako Gobernua albisteak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Albisteak