Ekonomia -

Lan gatazka

Bertan behera utzi dute Nafarroan Kopako finalerako deitutako autobusen greba

Langileek berretsi egin dute patronalak eta sindikatuek lortutako aurreakordioa.

Errepide bidezko garraioko CCOO eta UGT sindikatuen ordezkariak Maiatzaren 1eko martxan. @ccoocarlog
Errepide bidezko garraioko CCOO eta UGT sindikatuen ordezkariak Maiatzaren Leheneko manifestazioan.
Errepide bidezko garraioko CCOO eta UGT sindikatuen ordezkariak Maiatzaren 1eko martxan. @ccoocarlog

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ANET Nafarroako Errepide bidezko Garraio eta Logistika Enpresaburuen Elkarteak eta UGT, CCOO, ELA eta LAB sindikatuek aurreakordioa lortu dute gaur sektoreko lan hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzeko eta Errege Kopako finalerako deituta dagoen autobusen greba saihesteko. Sindikatuok lanuzteak deitu zituzten maiatzaren 5erako eta 6rako, Osasunak eta Real Madrilek Sevillan jokatuko duten partidarekin bat eginda.

Dena dela, lantegietako, eskoletako edota lineaz kanpoko autobusen joan-etorriei ere eragingo lieke grebak. Sindikatuek salatu dutenez, 2017tik daude hitzarmenik gabe.

Hain zuzen ere, sei urterako (2021-2026) lan hitzarmena adostu dute. Soldata % 10 igoko da aurten, % 5,2 datorren urtean eta % 3 gainerakoetan.

Langileek berretsi egin dute aurreakordioa, asanblean.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola estatuko azken ordukoa Kirolak albisteak Osasuna Errege Kopa Ekonomia Iruñea Nafarroa Grebak Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak Merkantzia-garraioa