Ekonomia -

garraio publikoa

Iruñea eta Gasteiz lotuko dituzten autobus zerbitzu berriak jarriko dira martxan

Zerbitzu berriek egunean zortzi joan-etorri eskainiko dituzte aipatutako hiriburuen artean, bai eta geldialdiak Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Gainera, gaurdaino zerbitzurik ez zuten herri txikiagoetara ere iritsiko dira autobusak.

Bizkaibuseko autobus baten barnealdea.
Bizkaibuseko autobus baten barnealdea.
Bizkaibuseko autobus baten barnealdea.

eitb

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñea eta Gasteiz arteko autobus emakida berria bihar, osteguna, jarriko da martxan ziurrenik. Eskualdeko ikuspegi handiagoa izango du, orain arte zerbitzurik ez zuten hamabi udalerritan zerbitzuak izango baitira eta aipatutako hiriburuetara joateko autobus-aldaketak lotu. Halaber, erabiltzaileek garraio-bonuak izango dituzte linea guztietan, eta % 50eko deskontuak txartelen prezioan

Zerbitzu berriek Irurtzun eta Altsasu eskualdeko erreferentziako herri gisa jarri dituzte, Iruñea eta Gasteizera joateko autobus-aldaketa egin ahal izateko. 

Honako hauek dira autobus zerbitzu berriak: batetik, Iruñea - Gasteiz ibilbidea egiten duten 3 linea, eta, bestetik, herri txikiagoetara joaten diren Arakil - Irurtzun eta Ergoiena - Altsasu lineak. Azken hauekin, gaurdaino zerbitzurik ez zuten Satrustegi, Ekai, Egiarreta, Etxeberri, Urritzola, Errotz, Izurdiaga, Aizkorbe, Lizarraga, Dorrao, Unanu eta Lizarragabengoa herrietara iritsiko dira autobusak, lehenengoz.

Linea nagusiek Nafarroako hiriburua Gasteizekin eta Ziordiarekin lotuko dute. Horrela, Iruñea eta Gasteiz arteko konexioak egunean 8 joan-etorri izango ditu astean zehar, 6 joan-etorri larunbatetan eta 4 igandeetan. Iruñea eta Ziordia arteko zerbitzuak, gainera, 3 joan-etorri egingo ditu astegunetan. 

Osasun- edo ikasketa-arrazoiak direla-eta bidaiatu behar duten erabiltzaileei laguntze aldea, ordu jakin batzuetan zerbitzuek ospitale inguruetan eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan geldialdiak egingo dituzte. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Nafarroako albisteak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea Altsasu albisteak Garraio publikoa gaur