Ekonomia -

ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN

Bittor Oroz: "Angula arrantzan jarraitu ahal izateko profesionalizatu eta mugatu egin da lizentzia kopurua"

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak azaldu duenez, aurrerantzean lizentzia kopurua 150era mugatuko dute.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea Euskadi Irratian
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea Euskadi Irratian
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea Euskadi Irratian

play icon 25:35

O. A. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) angula arrantzatzeko lizentzien kopurua 150era jaistea adostu dute Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Angulero Elkarteak, jarduera hori profesionalizatu eta angularen biziraupena bermatzeko. Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagaien Politikako sailburuordeak azaldu duenez, iazko abenduan Europak profesionalak ez diren angula harrapaketak debekatu zituen, eta hortaz, "arrantzan jarraitu ahal izateko, profesionalizatu eta mugatu egin da lizentzia kopurua". Izan ere, angularen aisialdiko arrantza edo kirol arrantza Euskadin baino ez zegoen baimenduta.

Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan egindako adierazpenen arabera, harrapaketa kopurua mugatu nahi da: "Aztik urtero kupo bat jarriko du, eta hori betetzen denean amaituko da arrantza".

Halaber, jarraipen batzorde bat osatuko dute, eta Euskadiko Angulero Elkarteak, Eusko Jaurlaritzak, AZTIk eta talde ekologista batek parte hartuko dute bertan.

Profesionalizazioak zer ekarriko duen galdetuta, hainbat kontu aipatu ditu. Batetik, Itsasoko Gizarte Institutuan (ISM) izena eman beharko dute, eta jarduera ekonomiko hori egiteko behar diren baimenak eskuratu eta betebehar fiskalak bete beharko dituzte. Bestetik, harrapatutako angulak horretarako jarriko diren bi lonjetako batean (Getarian edo Santurtzin) saldu beharko dituzte. "Aktibitatea mantentzeko modu bat da, eta oso gainean egongo gara zenbat harrapatuko den", gaineratu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Irratia euskaraz