Ekonomia -

pentsioak

Euskadiko pentsiodunek Estatuko batez bestekoaren gainetik kobratzen dute; 1.478 euro

Espainiako prestazioa batez beste 1.193,1 eurokoa da hilean, hots, Euskadikoa baino 285,5 euro gutxiago. Aurten, gainera, pentsioak % 9,67 hazi dira, iazko datuekin alderatuta.

Pentsiodunen manifestazioa Bilbon. Argazkia: EFE.
Pentsiodunen manifestazioa Bilbon. Argazkia: EFE.
Pentsiodunen manifestazioa Bilbon. Argazkia: EFE.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko batez besteko pentsioa autonomia-erkidego guztietako altuena da: 1.478 eurokoa. Espainiako batezbestekoa baino 285,5 euro gehiago, hain zuzen, Estatuan hilean batez beste 1.193,1 euro kobratzen baitituzte pentsiodunek.

Gainera, euskal pentsiodunek % 9,67ko igoera izan dute aurtengo apirilean, iazko hilabete berekoarekin alderatuta, inflazioagatik ezarri den % 8,5eko igoeraren ondorioz.

Segurtasun, Gizarte eta Migrazio Ministerioak gaur, asteartea, emandako datuen arabera, 2023ko apirilaren 1ean 572.247 pertsonak kobratu dute erretiroagatik, ezintasun iraunkorragatik, alarguntasunagatik, zurztasunagatik eta senideengatik dagokien pentsioa. Erretiro-pentsioak dira autonomia-erkidegoan gehien jasotzen direnak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Espainia argazkiak Gizartea bideoak Ekonomia Albisteak Gaur Albisteak Pentsioei buruzko albisteak