Ekonomia -
Lan gatazka
Gesbisako langileak grebara daude deituta gaur, Bizkaiko AP-8an
Autobide hori kudeatzeko emakida duen enpresako beharginek lanuzteak egingo dituzte 14:00etatik 22:00etara.
Agentziak | EITB Media
AP-8 autobidearen Bizkaiko zatia kudeatzen duen Gesbisa enpresa emakidaduneko langileak grebara daude deituta gaur, ostiralarekin, lan-baldintzak hobetzea eskatzeko.
ELA, LAB eta CCOO sindikatuek deitu dute mobilizazioa, eta beharginek enpresarekin akordio "bidezkoa eta egokia" lortzeko eskatu dute, 17 hilabeteko negoziazioen ostean.
14:00etatik 22:00etara egingo dituzte lanuzteak, astelehenean jakitera eman dutenez.
Interbiak foru sozietate publikoaren "konplizitatea" eta enpresak negoziazioa luzatzeko duen interesa salatu dituzte langileek.