Ekonomia -
INKESTA
EAEko herritarren % 15,7 eta Nafarroako biztanleen % 14,5 pobrezia edo bazterketa arriskuan daude
Batez besteko soldata 16.427 eurokoa da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 15.970 eurokoa, Nafarroan.
AGENTZIAK | EITB Media
Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsonen % 15,7 eta Nafarroakoen % 14,5 pobrezia edo bazterketa arriskuan daude, Espainiako Estatistika Institutuak bizi-baldintzei buruz egin duen inkestaren arabera. Espainiako Estatuko batez besteko soldata Hego Euskal Herrikoa baino altuagoa da, % 26koa baita.
EAEko herritarren % 12,2 eta Nafarroakoen % 10,9 pobrezia arriskuan daude.
Euskadin, familia unitateen % 18,7k ez dute ustekabeko gastuei aurre egiteko gaitasunik. Nafarroan eta Espainiako Estatuan, ostera, gehiago dira: % 21,5 eta % 35,5, hurrenez hurren.
Bestalde, EAEko familia unitateen % 3,9k eta Nafarroako % 6,4k zailtasunak dituzte hilabete bukaerara iristeko. Halaber, etxebizitzarekin lotutako ordainketetan atzerapenak dituzte % 7,2k eta % 10,8k, EAEn eta Nafarroan, hurrenez hurren.
Amaitzeko, % 18,7k ezin dira urtean gutxienez astebetez oporretara joan. Nafarroan, berriz, % 24,7 dira oporretan joateko beste aurreztu ezin dutenak.