Ekonomia -
Automobilgintza
Nafarroako Volkswagenek hiru egunez etengo du ekoizpena, eta ordaina eskatu dute langileek
"Datorren asterako piezak astelehenean iritsiko direlako eta ezin direlako stockean sartu" hartu dute erabakia.
agentziak | eitb media
Nafarroako Volkswagenek Landabengo lantegiaren jarduera etengo du hilaren 24an, 27an eta 28an, "datorren asterako piezak astelehenean iritsiko direlako eta ezin direlako stockean sartu".
UGTk jakinarazi duenez, zuzendaritzari adierazi diote "kosta" egiten zaiela ulertzea "logistikaren logika, guztiz ilogikoak diren kontuak direlako". "Horregatik, uste dugu ordaina eskatzeko unea iritsi dela langileak egiten ari diren esfortzua aintzat hartuta", azaldu du sindikatuak.
Horren harira, zuzendaritzak eskerrak eman dizkio langile batzordeari "horrelako aparteko egoeren aurrean duen jarreragatik", eta gaineratu du ulermen hori kontuan izango dutela eskaerari erantzuterakoan.