Ekonomia -

Zainketen aldeko Herri Ituna

Eztabaida Sozialerako Mahaiak hobekuntzak adostu ditu gazteen eta 45 urtetik gorakoen enpleguan eta zainketan

Hartara, Zainketen aldeko Herri Itunaren ernatze prozesuan parte hartuko dute. Horrekin lortu nahi dute zaintza behar duten herritarrenganako arreta hobeteko oinarriak finkatzea, bi ildotik abiatuta: genero bereizkeria deserrotzea eta sektore horretan kalitatezko enplegua bultzatzea.

Eztabaida Sozialerako Mahaiaren bilera. Argazkia: EFE
Eztabaida Sozialerako Mahaiaren bilera
Eztabaida Sozialerako Mahaiaren bilera. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zainketen aldeko Herri Itunean parte hartzeko konpromisoa hartu du Eztabaida Sozialerako Mahaiak asteazken honetan. Horretarako, zaintza behar duten pertsonen "ongizatea" bermatzeko politikak sustatu beharko dituzte administrazio publikoek, kalitatezko zerbitzua eskainita eta eredu "eraginkorragoa eta bidezkoagoa" sortuta. Era berean, erronka demografikoaren eragina aztertuko duen lantalde bat sortzea, gazteen enpleguari buruzko itun baten oinarriak ezartzea eta 45 edo 50 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko programa bat bultzatzea erabaki dute.

Horrekin lortu nahi dute zaintza behar duten herritarrenganako arreta hobetzeko oinarriak finkatzea, bi ildo aintzat hartuta: genero bereizkeria deserrotzea eta sektore horretan kalitatezko enplegua bultzatzea.

Eusko Jaurlaritzako, Confebaskeko eta CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariak bildu dira gaurko honetan, 2023ko lan plangintza onartze aldera. Hitzorduan adostu dute Zainketen aldeko Herri Itunari bide ematea —Nerea Melgosaren Sailak bultzatu du akordioa—.

Reunión de la Mesa de Diálogo Social

Testuan jaso dutenez, itun sozial horrek "izaera transbertsala" izango luke, jardunbide publikoko hainbat arlori eta zaintza eskaintzen duten sektoreei eragiten dielako. Gainera, esparru sozial eta ekonomiko ezberdinetan du eragina, "nor bere kabuz ari bada ere, elkarren artean lotura dutelako".

Ordaindutako zaintza lanak

Akordioak arreta berezia ematen dio ordaindutako edo profesionalizatutako zaintza lanari. Ordezkari guztiek bat egin dute sektore horretan kalitatezko enpleguaren beharra azpimarratzen, "enplegu politikaren helburu lagaezina eta zaintza eredu eraginkor baten oinarrizko elementu" dela iritzita.

Akordioaren garrantzia nabarmendu du Melgosak

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosaren hitzetan, itunak "garrantzi handia" du, elkarlanaren bidez "zaintza eredu propioa" izan dezagun.

Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak Zainketen aldeko Herri Ituna bultzatzeko konpromisoa hartu du
Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak Zainketen aldeko Herri Ituna bultzatzeko konpromisoa hartu du
Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak Zainketen aldeko Herri Ituna bultzatzeko konpromisoa hartu du

1:50

"Pozik gaude, eta gure sailarentzat ospatzeko modukoa da, gu arduratu baikara akordio hau bilatzeaz. Errealitate sozialak aginduta, zaintza erdigunean jartzeko premia zegoen, ukaezina da", esan du.

Lau eguneko lanaldiaren entsegua

Bestalde, Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburuak azaldu du lau eguneko lanaldiari buruzko entsegua "zientifikoki abalatutako proiektua" izango dela, eta ez diola Espainiako ereduaren ildoari jarraituko, neurri hori probatzea erabakitzen duten enpresei dirulaguntzak ematean oinarritzen baita.

Sailburuak azaldu duenez, helburua "ondorioak ateratzea" da, lau egunez soldata murriztu gabe eta orduak igo gabe lan egiteak langileen ongizatea eta motibazioa hobetzen ote dituen, eta kontziliazio eta atseden handiago horrek errendimendu handiagoa eta laneko baja gutxiago eragiten ote dituen.

"Jaurlaritzak ez dio uko egiten herrialdeari mesede egingo dion politika publikoari, eta interesa duenarekin aterako dugu aurrera", gaineratu du.

LAB eta ELA, Mahaitik kanpo

Gehiengoa osatzen duten bi sindikatu abertzaleek ez dute Elkarrizketa Sozialerako Mahaian parte hartzen. Horren harira, Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile nagusiak berretsi du sindikatua ez dela organo horretan egongo: "Ez da eraginkorra modu antidemokratikoan jaio zelako, gehiengo sindikala ordezkatuta ez dagoelako". Horren ordez, Lan Harremanen Kontseilua (LHK) proposatu du, bertan sinatu baitzen EAEko lan hitzarmenak blindatzeko sektore arteko akordioa. "Gauzak beste modu batera egin daitezkeela frogatu zen 2017an", argudiatu du.

Bestalde, zaintza sistema publiko komunitarioaren bidean aurrera egiteko beharra aldarrikatu du. Aranbururen ustez, "baditugu eskumenak bestelako zerga politika bat egin eta zerbitzu publiko duinak garatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Sindikatuak