Ekonomia -
Lan istripua
Kamioilari bat hil da AP-1ean, Erriberabeitian, haren ibilgailua amilduta
Ezbeharra goizaldean jazo da. Araban 24 ordu eskasean hildako bigarren garraiolaria da honakoa, atzo Zambranan beste bat zendu baitzen.
EITB Media
Kamioilari bat hil da bart trafiko istripuan, AP-1ean, Erriberabeitia parean (Araba), haren ibilgailua bidetik atera eta amilduta. Araban 24 ordu eskasean zendu den bigarren garraiolaria da honakoa, atzo Zambranan beste bat hil baitzen.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, ezbeharra 02:15ean jazo da, Eibarko noranzkoan. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, ibilgailua bidetik atera, eta troka batetik behera jausi da.
Garraiolaria ibilgailu barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera dutenerako, osasun-langileek haren heriotza baieztatu baino ezin izan dute egin.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.