Ekonomia -

Etxebizitza legea

Aizpurua: "Espekulatzaileei eta funts putreei atea itxi diegu"

EH Bilduko diputatuak adierazi duenez, "urrats txiki bat eman dugu etxebizitzaren arazoari amaiera emateko", baina aitortu du onartu berri duten legearekin ez direla konpontzen arazo guztiak.

Izagirre, Aizpurua eta Iriarte, Donostian. Argazkia: EH Bildu
Izagirre, Aizpurua eta Iriarte, Donostian. Argazkia: EH Bildu
Izagirre, Aizpurua eta Iriarte, Donostian. Argazkia: EH Bildu

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatuak nabarmendu du "espekulatzaileei eta funts putreei atea itxi" dietela Espainiako Gobernuarkein adostu duten Etxebizitza Lege berriarekin.

Eledun abertzaleak Donostian emandako prentsaurreko batean, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkategaia eta Maddalen iriarte Gipuzkoako ahaldun nagusigaia aldamenean zituela, azpimarratu du "urrats txiki bat" eman dutela "etxebizitzaren arazoari amaiera emateko", baina aitortuz ez direla horrekin arazo guztiak konponduko: "Jakin badakigu lortutakoarekin ez direla konpontzen herritarrek etxebizitza eskuratzearekin dituzten arazo izugarriak, baina harro gaude gure lanak eta lortutako akordioak euskal herritar askoren egoera arinduko duelako".

"Etxebizitzarena da euskal herritarren kezka nagusietako bat. Eta ez da gutxiagorako. Euskal herritarrek errentaren %30 baino gehiago bideratzen dute etxebizitzara", azaldu du Aizpuruak, egoera Donostian are gogorragoa dela gogorarazi aurretik. "Gaur esan dezakegu espekulatzaileei eta funts putreei atea itxi diegula Donostia bezalako hirietan, eta horrek harro eta pozik sentiarazten gaitu", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako azken albisteak Ekonomia berriak EH Bildu Bizkaia Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Etxebizitza gaur