Ekonomia -
Elektrizitatea
Argindarra doakoa izango da igande honetan zazpi orduz, 11:00etatik 18:00ak arte
Bestalde, gehienezko prezioa 22:00etatik 23:00etara emango da, 127,85 euro/MWh.
Agentziak | EITB Media
Handizkako merkatuari lotutako tarifa arautuko bezeroentzako argindarraren batez besteko prezioa % 16,72 igoko da igande honetan larunbateko prezioarekiko, megawatt orduko (MWh) 25,41 euroraino. Hala ere, prezio hori hirugarren merkeena izango da apirileko egun baterako, eta, gainera, zero eurokoa izango da zazpi orduz. Hain zuzen, 11:00etatik 18:00etara, argindarraren prezioa zero euro/MWh-koa izango da, eta gehieneko prezioa, berriz, 127,85 euro/MWh-koa, 22:00etatik 23:00etara.
Argindarraren batez besteko prezioa 58,79 euro/MWh-koa izan da apirilean oraingoz, iazko hilabete berean baino hiru aldiz txikiagoa.
'Salbuespen iberikoa' deritzona, oraingoz, datorren abenduaren 31ra arte luzatu da, Espainiak eta Portugalek Europako Batzordearekin lortutako akordioaren ondoren.