Ekonomia -
ENPLEGUA
ArcelorMittalek aldi baterako lan-erregulazioa adostu du sei hilabeterako, tartean Etxebarri eta Lesakarako
Aldi baterako lan-erregulazioko espedienteak Gijon, Aviles, Sagunto, Etxebarri eta Lesakako 7.000 langile ingururi eragingo die.
AGENTZIAK | EITB Media
ArcelorMittaleko zuzendaritzak eta sindikatuek sei hilabete iraungo duen aldi baterako lan-erregulazioko espedientea adostu dute, tartean Etxebarriko eta Lesakako lantegietarako.
Neurriak Gijon, Aviles, Sagunto, Etxebarri eta Lesakako lantegietako 7.000 langileri eragingo die.
Sindikatuetako iturriek adierazi dutenez, soldata gordinaren % 90, aparteko ordainsariak eta oporrak mantenduko zaizkie kaltetutako langileei.
Gijongo lantegiko A labe garaian izandako sutearen ondorioz, instalazioak gelditu behar izan dituzte, eta horregatik erabaki dute aldi baterako lan-erregulazioko espedientea aplikatzea langile guztiei.