Ekonomia -

Interes tasak

Podemosek proposatu du hipoteka aldakorretik finkorako aldaketa doakoa izatea

Astearte honetan, lege proposamena aurkeztuko dute Kongresuan. Alderdi moreak galdegingo du, halaber, hipoteka aldatzen dutenei eta bezero berriei baldintza berberak eskaintzeko.

Podemoseko buruzagi eta Eskubide Sozialen ministro Ione Belarra. Artxiboko argazkia: EFE
Podemoseko buruzagi eta Eskubide Sozialen ministro Ione Belarra
Podemoseko buruzagi eta Eskubide Sozialen ministro Ione Belarra. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Podemoseko buruzagi eta Eskubide Sozialen ministro Ione Belarrak proposatu du hipoteka aldakorretik finkorako aldaketa doakoa izatea, "hileko kuotek goia jo ez dezaten". Horrelako neurririk hartu ezean, "kuota asko ordaindu gabe geldituko dira", ohartarazi du.

"Lehenbailehen hartu behar dira neurriak", esan du sare sozialen bidez Belarrak. Gaur bertan, lege proposamena aurkeztuko dute Kongresuan. Bertan, alderdi moreak galdegingo du, halaber, hipoteka aldatzen dutenei eta bezero berriei baldintza berberak eskaintzeko.

Belarraren hitzetan, ezin da onartu "milioika etxetan ekonomia mehatxupean egotea". Horregatik, urratsak emateko eskatuko dio PSOEri, denbora gehiago ez galtzeko, eta aipatu neurria hartzeko, familiak babeste aldera.

Hala, proposamen horrek ekarriko luke banketxe berean egiten diren hipoteka aldaketak doakoak izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Krisi ekonomikoa Espainia Espainia albisteak Hipotekak Kredituak gaur Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak