Ekonomia -

Hondoratzea

Porrot egin du robotaren lehen saiakerak 'Vilaboa Uno' ontzira iristeko, "korronte handiaren" eraginez

Itsasoaren baldintzak direla eta, ezin izan da ontziraino iritsi. Baldintzak hobetzeko zain daude, robota berriro urperatzeko.

Itsas robota. Argazkia: EFE / Guradia Zibila
Itsas robota.
Itsas robota. Argazkia: EFE / Guradia Zibila

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilaren Urpeko Jardueretarako Unitateko robota ezin izan da iritsi Vilaboa Uno ontzia dagoen lekura, astelehen goizaldean Santanderretik 6 miliara hondoratutako arrantza-ontzira, itsas "korronte handia" dela eta.

Erreskate dispositiboak robotarekin lan egin du arratsaldean, baina itsasoaren baldintza "txarrek" galarazi egin dute ontziraino iristea, Guardia Zibileko iturrien arabera.

Agenteek tresna berreskuratu behar izan dute, eta baldintzen hobekuntzaren zain daude, berriz ere robota urperatzeko eta arrantza-ontziaren irudiak hartzeko. Arrantza-ontzia 120 edo 150 metroko sakoneran dago.

 

Foto: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Naufragioak Kantabria Arrantza