Ekonomia -
LAN GATAZKA
Akordioa lortu dute Busturialdeko eta Lea Artibaiko Bizkaibuseko langileek eta zuzendaritzak
Bost hilabeteko protesten ondoren, langileek baiezkoa eman diote enpresa batzordeak eta zuzendaritzak herenegun lortutako akordioari eta bertan behera geratu dira apirilerako deitutako lanuzteak.
TAMARA FERRARI | EITB MEDIA
Bost hilabeteko protestaren ondoren, amaitu da Busturialdeko eta Lea Artibaiko Bizkaibuseko lan gatazka. Langileen batzarrak ontzat eman du komiteak eta zuzendaritzak herenegun lortutako akordioa. Honenbestez bertan bertan behera geratu dira apirilerako deitzekoak zituzten lanuzteak.
Joseba telleria Komiteko kidea gustura agertu da erabakiarekin.
Langileen %80k eman du botoa, denek aldekoa. Akordioaren arabera, azken hiru urteetan KPIaren igoera izango dute soldatek eta beste gai batzuk aurrerago jorratuko dituzte bi aldeek.
Komiteak esan du akordioak ez duela langileen eskubiderik urratzen, eskerrak eman dizkie langileei hilabeteotan emandako erantzunagatik eta baita erabiltzaileei ere.