Ekonomia -
HIPOTEKAK
Euriborrak gora egiten jarraitzen du eta batez besteko tasa % 3,65an kokatu da martxoan
Espainiako hipoteka aldagarri gehienak kalkulatzeko gehien erabiltzen den indizea % 3,622an kokatu da gaur, eta hileko tasa, % 3,647an.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
12 hilabeterako euriborraren indizeak gora egin du martxoan, modu apalagoan bada ere, eta batez besteko tasa % 3,65an kokatu da. Gauzak horrela, tasa aldakorreko hipoteken erreferentzia indizea hamabosgarren hilabetez jarraian igo da.
Interes tasak igo eta bankuen sektorera nolabaiteko lasaitasuna itzuli ostean, euriborrak gora egin du eta % 3,622an kokatu da gaur.
Espainiako hipoteka aldagarri gehienak kalkulatzeko gehien erabiltzen den hilabeteko indizeak ere gora egin du otsailetik (% 3,534) martxora (% 3,647).
Hilabete honetan igoera apalagoa izan bada ere, martxoko datuarekin berrikusi behar diren hipoteka aldakorrak nabarmen igoko dira, duela urtebete euriborra oraindik negatiboan baitzegoen (% -0,237).
Euriborra oraingoz, % 4ko tasatik urrundu da, izan ere, adituek iragarri dutenez, tasa hori hilabete honetan bertan gaindituko litzateke.