Ekonomia -

EUSTAT

EAEko ezkutuko ekonomia barne produktu gordinaren % 8,7 izan zen 2020an, 6.214 milioi euro

Eustatek ezkutuko ekonomiaren neurketa egiten duen lehen aldia da. Eraikuntza, merkataritza, ostalaritza eta garraioa dira ezkutuko ekonomia gehien duten sektoreak.

Garabi batzuk Bilboko eraikuntza lan batean. Artxiboko argazkia: EFE
Garabi batzuk Bilboko eraikuntza lan batean. Artxiboko argazkia: EFE
Beste herrialdeekin alderatuz, Euskadi ezkutuko ekonomia txikiena duenetako bat da

1:09

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezkutuko ekonomia Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) barne produktu gordinaren % 8,7 izan zen 2020an, 6.214 milioi euro, Euskadiko Euskal Institutuak egindako kalkuluen arabera. Hain zuzen ere, lehen aldia da Eustatek ezkutuko ekonomiaren neurketa egiten duena.

Azterketaren arabera, eraikuntza da ezkutuko ekonomia bolumen handiena duen sektorea (% 23,9), merkataritza, ostalaritza eta garraioa batzen dituen sektorearen aurretik (% 17,1).

Ezkutuko ekonomiaren balio osoa aintzat hartuta, zerbitzuen sektorea da ekarpen handiena egiten duena, % 74,1ekoa. Zerbitzuen sektorearen barruan, merkataritza, ostalaritza eta garraioa nabarmentzen da (% 32,9), higiezinen aurretik (% 19,4). Atzetik ageri dira jarduera profesionalak (% 9,9) eta bestelako zerbitzu jarduerak (% 4,3). Azken horrek barne hartzen ditu aisialdi eta kultura zerbitzuak, ordenagailuak eta beste artikulu batzuk konpontzeko jarduerak eta garbitegiko eta garbiketako, ileapaindegietako eta beste edertasun tratamendu batzuekin zerikusia duten jarduerak.

Ezkutuko jarduerak dira agintari publikoei zergak edo gizarte segurantzarekiko kotizazioak ez ordaintzeko, oro har, zati batean edo erabat nahita ezkutatzen diren legezko ekoizpen jarduerak.

Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak 172,6 milioi euro baino gehiago azaleratu zituen iaz zerga iruzurraren aurkako borrokan egindako 90.020 jarduketen ondorioz. Zehazki, 59,2 milioi euro atzeman ziren Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ) eta Ondarearen gaineko Zergan; 36 milioi euro Sozietateen gaineko Zergan; 67,8 milioi euro Balio Erantsiaren gaineko Zergan (BEZ); eta, azkenik, 9,5 milioi euro gainerako zergetan.

eitb.eus-ek Bizkaiko Ogasuneko ikuskatzaile diren Iñigo Egiarekin eta Joseba Garmendiarekin hitz egin du iruzur fiskalaren aurkako jarduerei buruz.

Bizkaiko Ogasuneko bi inspektoreren azalpenak iruzurraren aurkako borrokaren inguruan
Bizkaiko Ogasuneko bi inspektoreren azalpenak iruzurraren aurkako borrokaren inguruan
Bizkaiko Ogasuneko bi inspektoreren azalpenak iruzurraren aurkako borrokaren inguruan

2:23
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Iruzurrak berriak Ekonomia berriak Gaurko titularrak Albisteak Zergak gaur Euskal Estatistika Erakundea gaur BPGd