Ekonomia -

Pentsioen erreforma

Sindikatuek Macroni bitartekaritza proposatu diote mobilizazio masiboak errepikatu diren egunean

CGT sindikatuak 450.000 manifestari inguru zenbatu ditu gaur hamargarren grebaren baitan, eta agintariek 93.000 pertsonara jaitsi dute kopuru hori. Sindikatuek greba orokorra deitu dute apirilaren 6rako.

Bi manifestari Asterix eta Obelix bezala mozorroturik, Parisen. Argazkia: EFE
Bi manifestari Asterix eta Obelix bezala mozorroturik, Parisen.
Jai giroan egindako manifestazio jendetsua berriro istiluekin bukatu da Parisen

0:40

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako sindikatu nagusiek "bitartekaritza" bat proposatu diote Gobernuari pentsioen erreformari buruzko jarrerak hurbiltzeko, baina Emmanuel Macronen Exekutiboak berehala erantzun du, bi aldeen artean hitz egiteko bitartekariak egotea "derrigorrezkoa" ez dela zehazteko.

Erreformaren aurkako greba egun berri batekin bat eginez, Philippe Martinez CGT sindikatuko idazkari nagusiak lege berriaren alderdi kaltegarrienak "bertan behera uztea" proposatu du, besteak beste, erretiroa hartzeko adina 62 urtetik 64ra atzeratzea, eta "bitartekaritza bat izendatzea".

Gaur egindako bilera batean, Emmanuel Macron Frantziako presidenteari zuzendutako idazki bat sinatu dute sindikatuek, eta, bertan, elkarrizketa formatu berri bat eskainiko da, animoak lasaitzen saiatzeko, bi hilabetez kalean mobilizazioak egin ondoren.

Hala ere, Olivier Veran Gobernuko bozeramaileak prentsaurrekoan aurreratu duenez, ez dute beharrezko ikusten bitartekariak egotea, "zuzenean hitz egin daitekeelako". Ildo horretan, Macron sindikatuetako buruak "hartzeko prest" dagoela azaldu du, Konstituzio Kontseiluak erreformari buruzko iritzia eman ostean.

CGT sindikatuak 450.000 manifestari inguru zenbatu ditu gaur hamargarren greba orokorraren baitan, eta agintariek 93.000 pertsonara jaitsi dute kopuru hori. Zifra horiek, beraz, parte-hartzearen beherakada adierazten dute; izan ere, joan den ostegunean egindako azken lanuztean, sindikatuek gutxienez 800 000 manifestari zenbatu zituzten, eta Frantziako agintariek, aldiz, 119.000.

Hamaikagarren greba orokorrik ez deitzeko helburuarekin, Elisabeth Borne Frantziako lehen ministroak sindikatuak bilera batera gonbidatu ditu datorren astearen hasieran. Hala ere, intersindikalak greba orokorra deitu du apirilaren 6rako, ostegunerako, "Exekutiboak erantzunik eman ez duelako", eta horrek, Frantziako sindikatu nagusien ustez, "tentsio egoera batera garamatza".

Manifestación en París. Foto: EFE

13.000 manifestari Baionan

Gaur goizean beste mobilizazio bat egin dute Baionan. Martxa Santa Ursulatik abiatu da 10:45 aldera, eta eguerdiko hamabiak aldera iritsi da Baionako udaletxe aurreko plazara.

Antolatzaileen arabera, 13.000 lagun bildu dira Lapurdiko hiriburuan. Poliziaren hitzetan, ordea, 6.500 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute protestan.

Protesta jendetsua Baionan, erreformaren aurkako hamargarren greba egunean
Protesta jendetsua Baionan, erreformaren aurkako hamargarren greba egunean
Protesta jendetsua Baionan, erreformaren aurkako hamargarren greba egunean

0:42

Zaborra biltzeko greba bertan behera utzi dute Parisen

Bestalde, CGT sindikatuak zaborren greba bertan behera utziko duela iragarri du. Horren ondorioz, milaka tona hondakin pilatu dira Parisen.

Zaborrak biltzeko greba izan da Parisen gehien bistaratu den mobilizazioetako bat, joan den astean 10.000 tona hondakin baino gehiago pilatu baitziren kaleetan. Anne Hidalgo alkateak gaur bertan jakinarazi duenez, 7.000 tona daude oraindik biltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Grebak Paris Frantzia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Emmanuel Macron Sindikatuak Pentsioak Frantziako Gobernua