Ekonomia -

Pentsioen erreforma

Protesta eta mobilizazio eguna Frantzian eta Ipar Euskal Herrian, pentsioen erreformaren aurka

Baionan goizean egin duten manifestazioa orain arteko jendetsuenetako bat izan da, 24.000 lagun inguru bertaratu direla jakinarazi baitute antolatzaileek. Istiluak izan dira manifestarien eta Frantziako Poliziaren artean.

Bart istiluak izan dira Parisen. EFE
Bart istiluak izan dira Parisen.
Istiluak izan dira Baionan pentsioen erreformaren aurkako mobilizazio jendetsuan

0:34

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bederatzigarren egunez, mobilizazio eguna dute gaur Frantziako Estatuan eta Ipar Euskal Herrian, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak bultzatutako pentsioen erreformaren kontra. Protestak protesta, burua lehengo lepotik duela erakutsi zuen atzo Macronek, eta herritarren "haserre legitimoa" ulertzen badu ere, "beharrezkoa" dela esan zuen. Jarrera horrek are gehiago hasarrarazi ditu manifestariak, eta zazpigarren gauez jarraian kalera atera dira eta hainbat hiritan, batez ere Parisen, istilu larriak eragin. 

Gaurko deitutako greba eta protestek jarraipen handia izaten ari dira. Baionan manifestazioari 10:30ean ekin diote, milaka lagunek pentsioen erreformaren aurka egin dute. Antolatzaileek esan dutenez, orain arte izan den mobilizaziorik jendetsuena izan da gaurkoa, 20.000 lagun inguru bertaratu dira jakinarazi baitute antolatzaileek. Beste batzuk, ordea, 15.000 izan direla esan dute. Protestetan istiluak izan dira manifestarien eta Frantziako Poliziaren artean. Poliziak lehen aldiz negar eragiteko gasa erabili du manifestarien aurka.

Tentsio uneak, baina, goizaldean hasi dira hiriburuan. 200 bat pertsonak Txik Txak autobus eta tranbiaren ibilbidea blokeatu dute, "autobus eta tranbia irteerarik ez" lelopean. Barrikadak jarri dituzte bidean eta su eman diete. Blokatzearen eraginez, Txik Txakeko hainbat linearen zerbitzua bertan behera geratu da, webgunean jaso dutenez. 

Parisen, 14:00etarako deitu dute protesta, Bastilla plazatik hasita. Frantzia osoan 300dik gora manifestazio antolatu dira.

Dena dela, zazpigarrenez jarraian, atzo gauetik kalean dira manifestariak. Parisen, aldez aurretik deitu gabeko martxak izan dira bart, eta modu baketsuan hasi badira ere, istiluak sortu dira enegarrenez. 

Ez dira aurreko egunetako kalapitak sortu, baina barrikadak jarri dituzte eta hiri altzariei su eman diete manifestariek. 

Estatuko beste hiri handi batzuetan ere izan dira protestak. Bordelen, manifestariek su artifizialak jaurti dituzte agenteen kontra, eta Lillen eta Lyonen tentsio uneak izan dira. 

Kazetarien Sindikatu Nazionalak salatu duenez, kameralari eta kazetarien "atxiloketa arbitrarioak" egin ditu Poliziak, segurtasun indarren "irudiak grabatuak izan zitezen eragozteko", Le Parisien kazetak jakinarazi duenez. 

Ingurumari horretan, Amnistia Internazionalak ohartarazi du pentsioen erreformaren kontrako protestetan "gehiegizko indarra erabilera orokortua eta kazetarien atxiloketa arbitrarioak" gertatzen ari direla. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Iparraldea berriak Grebak albisteak Paris gaur Frantzia albisteak Baionako albisteak Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Manifestazioak Emmanuel Macron Erretirodunak azken ordukoa Frantziako Gobernua