Ekonomia -

HEZKUNTZA

Sindikatuek greba eguna deitu dute apirilaren 25erako gizarte ekimeneko ikastetxeetan

ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek salatu dutenez, lan hitzarmen berriaren negoziazioa blokeatuta dago patronalaren immobilismoagatik.

Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan deitu dituzten mobilizazioen aurkezpena. Argazkia: @ELAsindikatua
Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan deitu dituzten mobilizazioen aurkezpena. Argazkia: @ELAsindikatua
Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan deitu dituzten mobilizazioen aurkezpena. Argazkia: @ELAsindikatua

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek greba deitu dute gizarte ekimeneko ikastetxeetan apirilaren 25erako, lan hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatzeko.

Patronalaren immobilismoaren aurrean, mobilizazioak abiatzea erabaki dute. Lehenik, martxoaren 23an, elkarretaratzea egingo dute Bilboko Jesuitak ikastetxearen aurrean (11:00), eta apirilaren 25ean, ostera, egun osoko greba.

Ohar bateratu batean azaldu dutenez, lan hitzarmen berria negoziatzeko egin diren 13 bilera horietan patronalek ez dute negoziatzeko borondaterik erakutsi. Are gehiago, jadanik aurreko lan hitzarmenean jasota zeuden eduki batzuetan atzerapausoak planteatu dizkietela salatu dute.

Negoziazio mahaia otsailaren 2an elkartu zen azkenekoz, eta ez zuten hurrengo bilerarako datarik zehaztu.

Hauek dira, besteak beste, sindikatuen eskari nagusiak: lan zama arintzeko neurriak, sektore feminizatuenentzat eta prekarizatuenentzat hobekuntzak, KPIaren araberako soldata igoerak, lanpostuei eusteko neurriak eta Lanbide Heziketarako hobekuntzak. Euskara planak, berdintasun planak eta lan osasunari aurre egiteko planak ere sindikatuen jomugan daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA LAB albisteak Grebak albisteak Ekonomia Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Hezkuntza Sindikatuak CCOO sindikatua UGT albisteak Euskal sindikatuak