Ekonomia -
Pentsio-erreformen aurka
Beste lanuzte egun bat dute gaur Frantzian, atzoko istiluetan gutxienez 60 lagun atxilotu ostean
Baionan, 12:00etan manifestatu dira, Frantziako intersindikalak deituta. Ostiral honetan Behobiako zubia blokeatu zuten berriro ere, eta ostegunera arte mobilizazioak egingo dituztela iragarri zuten. Ostegun horretan, martxoak 23, greba-eguna deitu dute.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Dekretu baten bidez Emmanuel Macronen Gobernuak onartutako pentsioen erreformaren aurkako lanuzte partzialen beste egun bati ekingo diote larunbat honetan Frantzian, haserrea erakusteko herritarrek egindako protestatan bart istilu ugari izan ostean, bigarren gauez.
Ostiral arratsalde honetan bat-batean egindako protestak izan dira Parisen, eta Concorde plazan gutxienez 60 manifestari atxilotu zituen Poliziak. Lyonen, poliziekin izandako liskarrak tentsioz beterikoak izan ziren, eta Barrutiko egoitza batean sartzen saiatu ziren manifestariak.
Baionan, 12:00etan manifestatu dira, Frantziako intersindikalak deituta. Ostiral honetan Behobiako zubia blokeatu zuten berriro ere, eta ostegunera arte egunero mobilizazioak egingo dituztela iragarri zuten. Ostegun horretan, martxoak 23, greba-eguna deitu dute.
Kaleko haserrea Frantziako Parlamentura ere iritsi da, izan ere, astelehen honetan Gobernuaren aurkako bi zentsura-mozio eztabaidatuko dira. 2018ko Txaleko Horiek egindako iraultzetatik ez zela Frantzian horrelako krisi politikorik.
Erretiro-adina 62 urtetik 64 urtera arte atzeratzeko erreformak hautsak harrotu ditu Frantzian. Hainbat lan-gatazkekin denbora luze daramate, esaterako, zaborrak biltzeko Parisko zerbitzuarena: milaka tona zaborrek kaleetan jarraitzen dute, zenbait garbitzaile lanera itzultzera Frantziako Gobernuak behartu baditu ere.