Ekonomia -

Frantzia

Macronen Gobernuak bi zentsura-moziori aurre egin beharko die pentsioen erreforma dela eta

Batzar Nazionalaren araudiak dio gutxienez 48 ordu itxaron behar direla zentsura-mozioa aurkeztu eta eztabaidatu eta bozkatu arte; beraz, igandetik aurrera aztertuko lirateke.

Protesta gaur Batzar Nazionalaren aurrean. Argazkia: EFE
Protesta gaur Batzar Nazionalaren aurrean.
Protesta gaur Batzar Nazionalaren aurrean. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emmanuel Macron Frantziako presidentearen Gobernuak aurre egin beharko die gaur Asanblea Nazionalean aurkeztutako bi zentsura-moziori, pentsioen erreforma dekretu bidez onartu ostean.

Lehen mozioa hainbat alderditako 91 diputatuk sinatu dute. Bigarren zentsura-mozioa Marine Le Pen eskuin muturreko buruzagiak bultzatu du, eta RN alderdiko 87 diputatuen babesa jaso du.

Le Penek jakinarazi du berea ez ezik beste edozein mozio ere bozkatuko duela, nahiz eta ezkerrekoa izan, Elisabeth Borne lehen ministroaren Gobernua botatzeko. Ohar batean azaldu duenez, pentsioen erreforma "bidegabea" bertan behera uztea da bere helburua.

Batzar Nazionalaren araudiak dio gutxienez 48 ordu itxaron behar direla zentsura-mozio bat aurkeztu eta eztabaidatu eta bozkatu arte, eta, beraz, –Ganberaren Mahaiak erabakia hartzeko zain–igandetik aurrera aztertuko lirateke.

Gehiengo osoa behar da Gobernua kentzeko, hau da, 289 boto bildu behar dira, eta une honetan 287 dira, hainbat eserleku hutsik daudelako.

Concorde plaza hartu dute berriro manifestariek Gobernuaren eta Macronen dimisioa eskatzeko
Concorde plaza hartu dute berriro manifestariek Gobernuaren eta Macronen dimisioa eskatzeko
Concorde plaza hartu dute berriro manifestariek Gobernuaren eta Macronen dimisioa eskatzeko

01:12
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iparraldea Paris gaur Frantzia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Emmanuel Macron Pentsioak Frantziako Gobernua