Ekonomia -

MERCEDES BENZ

Gasteizko Mercedes lantegiak berriro geldituko du ekoizpena "stocka pilatu" zaiolako

Gaur eta martxoaren 24an etenda egongo da ekoizpena. Urteko bigarren etena izango da. Lan hitzarmenean jasota dagoen malgutasun poltsatik deskontatuko zaie langileei.

Hainbat furgoneta aparkatuta, Mercedesen lantegi ondoan. Artxiboko argazkia: EFE
Hainbat furgoneta aparkatuta, Mercedesen lantegi ondoan. Artxiboko argazkia: EFE
Hainbat furgoneta aparkatuta, Mercedesen lantegi ondoan. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Mercedes-Benz lantegiak ekoizpena geldituko du gaur eta martxoaren 24an, bere ibilgailuak komertzializatzen diren merkatuetan "stocka pilatu" delako.

Arrazoi hori bera dela medio, aurten egingo duen bigarren geldialdia izango da.

Atzo jakinarazi zieten geldialdia langileei, eta lan hitzarmenean jasota dagoen malgutasun poltsatik deskontatu zaie. 

Aurreko urteko abenduan astebeteko geldialdia egin zuten Gasteizko lantegian arrazoi beragatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Multinazionalak Ekonomia Gaurko titularrak Gasteiz albisteak Gaurko azken orduko albistea Mercedes-Benz Gasteiz Industria sektorea gaur Automobilgintzari buruzko albisteak