Ekonomia -

antxoaren kostera

EAEko arrantza-ontziek 380 tona antxoa harrapatu dituzte, arrantza-denboraldia hasi zenetik egunik oparoenean

Getariako portuan bakarrik, 120 tona deskargatu dira. Hondarribian eta Pasaian 50 eta 13 tona lehorreratu dituzte, hurrenez hurren, eta Bizkaian 200 tonara iritsiko direla nabarmendu dute.

Antxoa Getariara iritsi da
Antxoa Getariara iritsi da
Antxoaren arrantzu-aldia hasi zenetik, gaurkoa izan da egunik oparoena

0:43

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antxoaren kosteran egunik oparoena izan dute gaur Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek, duela 15 egun denboraldia abiatu zenetik. Arrantza-ontziek gaurkoan lehorreratu dute antxoa gehien. Bizkaian, 200 tonatik gora harrapatu dituztela baieztatu dute, eta Gipuzkoan, 180tik gora.

Getarian, 120 tona zenbatu dituzte; Hondarribian, 50 tona, eta, Pasaian, 13,5. Bizkaiko datuei dagokienez, ez dute datua zehaztu, baina 200 tonatik gora lehorreratu dituztela baieztatu dute, eta Ondarroako portura iritsi omen da antxoa gehien.

Eguneko kupoa eginda iritsi dira ia ontzi gehienak, 8.000 kilo antxoa batuta, hain zuzen ere. Arrantzaleek irrati bidez baieztatu dutenez, aurtengo kosterako egunik onena izan dute, bai antxoa kopuruagatik, baita horien tamainagatik ere; izan ere, ertainetik gorakoak arrantzatu dituzte, 50-60 ale kiloko.

Lehen antxoak lonjan 2 euroan saldu dira, eta hortik aurrerakoak, batez beste, 1,50 euro inguruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Albisteak Gipuzkoa EAE Antxoak Ekonomia Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Getaria azken ordukoa Arrantza albisteak 2024