Ekonomia -

SVB-ren porrota

Euriborra hiru hamarren jaitsi da, SVBren hondamendiak eragin dezakeen finantza krisiaren beldur

Etxebizitza mailegu aldakorrak kalkulatzeko gehien erabiltzen den indizea % 3,509an kokatu da gaur, hileko tasak % 3,8tik gora jarraitzen duen arren.

Mailegu aldakorrak kalkulatzeko indize ohikoena da Euriborra. Argazkia: EFE
Mailegu aldakorrak kalkulatzeko indize ohikoena da Euriborra.
Mailegu aldakorrak kalkulatzeko indize ohikoena da Euriborra. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euriborra, tasa aldakorreko hipotekak kalkulatzeko erabili ohi den indizea, % 3,509ra jaitsi da gaur (eguneko tasa), hileko batez besteko tasak % 3,8tik gora jarraitzen duen arren. Silicon Valley Bank (SVB) eta Signature Bank AEBko banketxeen porrotak eta horrek eragindako beldurrak eragin zuzena izan dute beherakadan, adituen ustez. 

Martxoaren 9ra arte, goranzko bideari eutsi zion Euriborrak egunero, eta 2008ko azarotik ikusi gabeko kopurutik altuena harrapatu zuen, % 3,978. Ostiralean, martxoaren 10ean, ordea, jaisten hasi zen, Silicon Valley Bank (SVB) bankuaren aferak lehen alarma seinaleak eman zituenean.

Euriborraren jaitsiera: Norabide aldaketa baten atarian gaude ala beherakada puntualak dira?
Euriborraren jaitsiera: Norabide aldaketa baten atarian gaude ala beherakada puntualak dira?
Euriborraren jaitsiera: Norabide aldaketa baten atarian gaude ala beherakada puntualak dira?

02:48

Gorabehera horien ondorioz, banku zentralek (AEBko Erreserba Federalak eta Europako Banku Zentralak) interes tipoak igotzeari utz diezaioketela aurreikusten hasi dira inbertitzaileak. Estatu Batuei dagokionez, Goldman Sachs kontsultorako analisten iritziz, Erreserba Federalak ziurrenik ez ditu interes tipoak igoko hurrengo astean egingo duen bileran; gaur argitaratuko den AEBko KPIaren otsaileko datuaren zain dago erabakia hartzeko.

Egoera hori euriborrean ere antzematen hasi da. Europako Banku Zentralak osteguneko bileran erabakiko ditu diru-politikan hartu beharreko hurrengo neurriak; interes tipoak igo ala ez, besteak beste. Hala ere, indizearen mugimendu horiek banku zentralak har ditzakeen erabakien isla izan daitezke. 

Euriborra % 3,509an kokatu da gaur, asteartea; atzo % 3,858ko maila harrapatu zuen, eta % 3,908koa, berriz, aurreko astean. Hala ere, hilean batez beste % 3,841ean egon da, otsailean izandako % 3,534ko datua baino altuagoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Ameriketako Estatu Batuak Europa Hipotekak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Burtsa Etxebizitza Europako Banku Zentrala