Ekonomia -

INFLAZIOA

Olioa, esnea eta arrautzak dira azken urtean gehien garestitu diren erosketa saskiko produktuak

Azken urtean, oliba olioa % 33,5 garestitu da; esne osoa, % 33,2; esne gaingabetua (% 33,1) eta arrautzak, % 28.

Olio botilak supermerkatuan. Artxiboko argazkia: EFE
Olio botilak supermerkatuan. Artxiboko argazkia: EFE
Olio botilak supermerkatuan. Artxiboko argazkia: EFE

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtarrilean Espainiako urte arteko inflazioak berriro ere gora egin zuen bost hilabetez behera egin ondoren, eta goranzko joera hori berretsi egin da otsailean. Gainera, elikagaien prezioak % 16,6 garestitu dira otsailean, urte arteko tasan, aurreko hilabetean baino puntu bat gehiago, Espainiako Gobernuak erosketa saskiko hainbat produkturi BEZ zerga murriztu dien arren.

Prezioen igoera horretan eragina izan du lekaleen, barazkien eta haragiaren garestitzeak, baita arrainak eta itsaskiak iaz baino gutxiago merkatu izanak ere.

Erosketa saskiari eragiten dioten produktuei dagokienez, hauek garestitu dira gehien azken urtean: olioa, esnea eta arrautzak.

Oliba olioa da azken urtean gehien garestitu den oinarrizko elikagaia (% 33,5), esne osoaren (% 33,2), esne gaingabetuaren (% 33,1) eta arrautzen (% 28) aurretik. BEZaren murrizketa izan duten produktu guztiek bi zifrako igoerak izan dituzten aurtengo otsailean iazko hilabete berarekin alderatuta. Fruta freskoak dira salbuespena, % 5,6ko igoera izan baitute.

Azken hilabetean prezio igoera handiena izan duten produktuak lekaleak eta barazkiak (% 11,2) eta frutak (% 5,4) izan dira. Hala ere, BEZa murriztu edo ezabatu zaien produktu batzuk merkatu egin dira otsailean aurreko hilabetearen alderatuta, irinak eta beste zerealak, eta oliba olioa ez beste olioak, kasu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia albisteak Kontsumorako prezioen indize Ekonomia Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Kontsumoari buruzko albisteak