Ekonomia -

Pentsioak

Espainiako Gobernua, CCOO, UGT eta CEOE astelehenean bilduko dira berriro

Batzar berri horren helburua patronalari eta sindikatuei gaur zehaztutako neurriak aztertzeko denbora ematea da.

Pentsio duinen aldeko manifestazioa. Artxiboko argazkia: EITB
Pentsio duinen aldeko manifestazioa. Artxiboko argazkia: EITB
Pentsio duinen aldeko manifestazioa. Artxiboko argazkia: EITB

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernua eta gizarte eragileak datorren astelehenean bilduko dira berriro pentsioen erreformaren azken blokeari heltzeko, gaur Espainiako Gobernuak eta Europako Batzordeak adostutako proposamena aztertzeko hiruko batzarra egin ostean.

Gizarte Segurantza Ministerioko iturrien arabera, "bilera oso emankorra izan da eta datorren astelehenean berriro biltzekotan geratu da mahaia".

Batzar berri horren helburua patronalari eta sindikatuei gaur zehaztutako neurriak aztertzeko denbora ematea da.

Gaur, CCOO eta UGT Espainiako Gobernuak proposatutako neurrien alde agertu dira, "letra txikia" ezagutzeko zain; CEOE patronala, ostera, "guztiz aurka" agertu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Pentsioak CCOO UGT CEOE