Ekonomia -
Mercedes Benz
Gasteizko Mercedes lantegiak ekoizpena geldituko du martxoaren 17an "stocka pilatu" zaiolako
Urteko lehendabiziko etena izango da, eta lan hitzarmenean jasota dagoen malgutasun poltsatik deskontatuko zaie langileei.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gasteizko Mercedes lantegiak bere ekoizpena geldituko du martxoaren 17an, bere ibilgailuak komertzializatzen diren merkatuetan "stocka pilatu" delako.
EAEn dagoen enpresa handienak (5.000 langile ditu) urte hasi denetik egiten duen lehendabiziko etena da.
Gaur jakinarazi zaie geldialdia langileei, eta lan hitzarmenean jasota dagoen malgutasun poltsatik deskontatuko zaie.
Aurreko urteko abenduan astebeteko geldialdia egin zuten Gasteizko lantegian arrazoi berdinagatik.
Hori guztia dela eta, 2022an ekoitzi beharreko furgoneta kopurua 141.781era doitu zuen lantegiak, aurreikusitakoa baino 5.000 gutxiago.