Ekonomia -

ENPRESAK

EAEko familia enpresen % 90ek 50 langile baino gutxiago dituzte

Euskal Autonomia Erkidegoko familia enpresen erradiografia egin digu Alberto Alberdi saria irabazi berri duen Paula Martinez Sanchisek.

Familia enpresa txikiak Euskadin. EITB MEDIA
Familia enpresa txikiak Euskadin. EITB MEDIA
Familia enpresa txikiak Euskadin. EITB MEDIA

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko familia enpresen ezaugarri nagusia bere tamaina da; izan ere, oro har, oso txikiak dira, Europakoekin alderatuta. Euskal ekonomiari buruzko doktore tesi onenaren Alberto Alberdi I. Saria lortu berri duen Paula Martinez Sanchisek EAEko familia enpresen erradiografia egin digu.

Txikitasun horrek abantailak eta desabantailak ditu. Alde batetik, malgutasun handiagoa dute krisien aurrean, independenteagoak dira, errentagarritasun handiagoa dute eta, oro har, baliabideak modu eraginkorragoan kudeatzen dituzte.

Aitzitik, beren tamainak ahulagoak egiten ditu finantza krisien aurrean.

Zein dira EAEko familia enpresen ezaugarriak eta zer dute hobetzeko?
Zein dira EAEko familia enpresen ezaugarriak eta zer dute hobetzeko?
Zein dira EAEko familia enpresen ezaugarriak eta zer dute hobetzeko?

2:57

Paula Martinez Sanchisen arabera, EAEko familia enpresa gehienak lehenengo edota bigarren belaunaldiek kudeatzen dituzte.

Bestalde, familia enpresen lana gutxi baloratzen dela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Enpresaburuak