Ekonomia -
Enplegua
Langabeziak behera egin du EAEn, 609 langabe gutxiagorekin; gora, berriz, Nafarroan, 366 langabe gehiagorekin
Urte arteko datuari dagokionez, 3.519 dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan dauden langabeak, 112.296 guztira.
EITB MEDIA
Otsailean aurreko hilean baino 609 langabe gutxiago ( % 0,54) zenbatu dituzte EAEn, eta, orotara, 112.296 langabe daude Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan erregistratutako datuen arabera. Azken bost urteetako otsailik onena izan da.
Urte arteko datuari dagokionez, duela urtebete baino 3.519 langabe gutxiago daude. Lurraldeka, langabezia gehiago jaitsi da Araban (% 0,9), 19.669 langabe gutxiago. Gipuzkoan, % 0,8 jaitsi da, eta 29.637 dira beharrek ez duten pertsonak. Bizkaian, ere behera egin du (% 0,26), eta langabetuak 62.990 dira.
Nafarroa txanponaren beste aldean dago, langabeziak bertan gora egin baitu. 366 langabe gehiago zenbatu dituzte foru erkidegoan, hau da, urtarrilarekin alderatuta % 1,14 gehiago. Datu positiboa da iazko epe beran baino 1.329 langabe gutxiago daudela (% 3,94 gutxiago).
Estatuari dagokionez, 2.618 langabe gehiago zenbatu dituzte urteko bigarren hilabetearen amaieran, urtarrilean baino % 0.01 gehiago, eta guztira 2.911.015 lagun daude langabezian, 2008tik izandako daturik baxuena. Urte arteko tasari dagokionez, 2022ko otsailarekin alderatuta, 200.669 langabe gutxiago daude ( % -6,45).