Ekonomia -

Etxebizitza

Zenbat garestituko da nire hipoteka Euriborraren igoeragatik?

Euriborra gehi % 1eko tasa duen 150.000 euroko (Hego Euskal Herriko batez bestekotik gertu) mailegu baterako, hilean ordaindu beharrekoa 300 euro inguru igoko da.

Zenbat garestituko dira hipotekak?
Zenbat garestituko dira hipotekak?
Zenbat garestituko dira hipotekak?

M. D. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euriborraren igoerak nabarmen garestituko ditu hipotekak, horiek berrikustea egokitzen denean. Azken hamabi hilabeteetan izandako igoera handiaren ondorioz, duela urtebete kreditua sinatu zutenek, egungo datuarekin berrikusi behar badute, kuoten garestitze handia jasango dute. Familiek batez beste 300 euro inguruko igoera izango dute hileroko ordainketetan.

Orain arte erregistratutako batez bestekoarekin (% 3,53), Euriborra gehi % 1eko diferentziala duen 30 urterako 150.000 euroko hipoteka aldakorra (euskal batez bestekotik gertu) kontratatuta dutenek 300 euro inguruko igoera izango dute hipotekaren hileroko ordainketan.

Kopuru absolutuetan, hilean 460 euro inguru ordaintzetik 761 euro ordaintzera igaroko da; urtean, beraz, 3.600 euro gehiago.

Baldintza berberekin, 300.000 euroko kapitala duten hipotekak 600 euro garestituko dira hilero, hau da, 7.250 euro gehiago urtean.

12 hilabeterako Euriborra da, hain zuzen ere, hipoteka aldakor gehienen indizea.

Otsailean, Euriborra % 3,53an kokatu da batez besteko kotizazioan, urtarrilean baino 20 puntu gehiago (% 3,33) eta duela hamabi hilabete baino 386 oinarrizko puntu gehiago, orduan oraindik negatiboan kotizatzen baitzuen (-% 0,33).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hipotekak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza