Ekonomia -

ARRANTZA

Antxoaren kostera gaur hasiko da Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleentzat

Azken urteetako kuotarik handiena izango dute; izan ere, iaz baino % 17 gehiago arrantzatu ahal izango dute: 30.000 tona inguru, hain justu.

Antxoa Getarian. Artxiboko irudia: Irekia
Antxoa Getarian. Artxiboko irudia: Irekia
Antxoa Getarian. Artxiboko irudia: Irekia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gauerdian hasiko da antxoaren kostera Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleentzat, eta azken urteetako kuotarik handiena izango dute; izan ere, iaz baino % 17 gehiago arrantzatu ahal izango dute: 30.000 tona inguru, hain justu.

Azken urteetako antzeko kopurua da, baina bada berritasunik, asko gutxituko baita Europako Batzordeak berdela gehiegi arrantzatzeagatik 2013an Espainiari jarritako isuna. Aurten 180 tona gutxiago harrapatu ahalko dira, eta hurrengo urtetik aurrera ez da isunik izango.

Nahikoa antxoa dago, Itsasoa Ikertzeko Zientzialarien Kontseiluaren arabera, eta, hori dela eta, 33.000 tonako harrapaketak aholkatu ditu, Bizkaiko Golkoan eta Kantauri itsasoan.

Testuinguru horretan, arrantzaleek iazko emaitzak hobetzea espero dute. Kuotaren zatirik handiena udaberrian arrantzatu ohi dute euskal arrantzaleek, eta, gainerakoa, udazkenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Arrantza kanpaina azken ordukoa