Ekonomia -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Osakidetzako garbitzaileen greba, M8ko kanpaina eta eguraldia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, otsailak 27, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Osakidetzako garbitzaileen greba: Osakidetzak azpikontratatutako garbitzaileek astebeteko greba egingo dute gaurtik aurrera martxoaren 5era bitartean, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek deituta. Langileek bost urte daramatzate lan hitzarmenik gabe, eta Osakidetzako langileei ezartzen zaizkien baldintzak aplikatzea eskatzen dute. 

- M8ko kanpaina: Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiken sailburuak eta Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak martxoaren 8ko kanpaina aurkeztuko dute, aldundietako eta udaletako hainbat ordezkarirekin batera.

- Eguraldia: Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak asteartera arte luzatu du elurragatik ezarritako abisu horia, elur-maila 100-400 metro inguruan geratuko baita. Gaur, astelehena, 100 metroan egongo da, eta gaua iristerako 200 metrora igoko da. Ez da elurterik espero, baina eguerdi aldean gehiago botako omen du barnealdean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Grebak gaur Emakunde albisteak Eguraldia Bilbao Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa