Ekonomia -

JUSTIZIA

Akordiorik ez Justizia Ministerioaren eta greban dauden letraduen artean, baina astelehenean elkartuko dira

Bileratik irtendakoan, balorazio positiboa egin du greba batzordeak, baina oraindik ere jarrerak urrun daudela onartu du. Greba mugagabeari eutsi diote, eta astelehen arratsaldean bilduko dira berriro Justizia Ministerioarekin.

Justizia Administrazioko letraduen greba. Artxiboko argazkia: EFE
Justizia Administrazioko letraduen greba
Justizia Administrazioko letraduen greba. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Akordiorik gabe amaitu da Justizia Ministerioaren eta Justizia Administrazioko letraduen arteko bigarren bilera. Hala ere, mahaitik altxatu aurretik, hirugarrenerako hitzordua jarri dute, eta astelehenean 16:00etan elkartuko dira berriro.

Letraduak greba mugagabean daude urtarrilaren 24tik, soldata igoera eskatzeko.

Bileratik irtendakoan, balorazio positiboa egin du greba batzordeko Luis Toribio ordezkariak, baina oraindik ere bi aldeen arteko jarrerak urrun daudela onartu du.

Hitzordua 10:30ean egina zuten Justizia Ministerioan. Ernesto Casado Justizia Administrazioko letraduak atarian adierazi du "itxaropentsu" joan dela, baina hirugarren bilera bat beharrezkoa izango zela jakinda.

Greba mugagabea hasi zenetik hilabete igaro da, eta, deitzaileen arabera, denbora horretan 210.000 bista bertan behera gelditu dira eta 560 milioi euro blokeatu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak albisteak Epaiketak argazkiak Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Lan gatazkak albisteak gaur