Ekonomia -

Angularen arrantza

Jaurlaritzak angularen arrantzaren profesionalizazioa errazteko eta arautzeko plan bat hitzartu du

Europar Batasunak debekatu egin zuen Euskadin angularen arrantza. Orain, Angulen Elkartearekin lortutako akordioak horrekin espezie horren harrapaketen eta merkaturatzearen hainbat kontrol ezarriko dira, sektorea profesionalizatzeko eta Europar Batasunaren eskakizunetara egokitzeko.

Angulak. EITBren bideo batetik hartutako irudiak
Angulak. EITBren bideo batetik hartutako irudiak
Angulak. EITBren bideo batetik hartutako irudiak

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Anguleroen elkarteak aurrera pausoa eman dute, Bruselak angula arrantzatzeko debekuari irtenbidea emateko. Gogoratuko dugu Europar Batasunak angulen aisialdiko arrantza debekatu izanak haserretu zuela elkartea. Profesionalizazioa erraztu eta erregulatzeko lau puntuko plana adostu dute.

Mikel Arruabarrena legebiltzar jeltzaleak eman ditu planaren xehetasunak Legebiltzarreko osoko bilkuran¡, eta, helburua, bidea elkarrekin egitea dela nabarmendu du.

Hala, anguleroak profesionalizatzeko bidean, eta lizentziak banatzen hasi baino lehen, errolda sortzea aurreikusten dute. Une honetan, 600dik gora lagun aritzen dira angulak harrapatzen.

Bestetik, Aztik analisia egin eta gero, ezarriko lituzkete arrantza kupoak. Ildo beretik, kontrolerako batzorde bat proposatzen dute, non Jaurlaritza ez ezik, talde ekologista eta anguleroak ere egongo liratekeen.

Azkenik, angulen salmenta arrantzaleen kofradietan edo produktu hori merkaturatzeko baimena duten establezimenduetan bakarrik egin ahal izango dela ezartzen da.

Arruabarrenak azaldu duenez, atzo bertan elkartu zen Euskadiko Anguleroen elkartea Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politiketako sailburu ordea den Bittor Orozekin. Akordiorik ez dute sinatu oraindik, baina oinarriak bai, hasi dira zehazten, eta gauzak ondo bidean espero dute apirilerako akordioa ixtea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Arrantza