Ekonomia -

Bi urteko atzerapena

Karrantzak behar dituen tren hibridoak beranduago helduko dira Kantabriako eta Asturiasko aferaren ondorioz

Bi erkidegoek CAF enpresari egindako eskaeran Bilbo-Santander linearako tren hibrido batzuk zeuden. Horiek, gainerakoak bezala, bi edo hiru urte beranduago iritsiko dira. Horrek eragin zuzena du Karrantzan; izan ere, urteak daramatzate tren, makinista eta mantentze-lanen gabezia salatzen.

Karrantzako tren geltokia. Irudia: EITB
Karrantzako tren geltokia. Irudia: EITB
Karrantzak behar dituen tren hibridoak, atzeratuta

00:41

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kantabria eta Asturiasko trenen aferak ondorioak ditu Euskadin, trenen eskari berean baitzeuden Karrantzak (Bizkaia) behar dituen tren hibridoak, Santander eta Bilbo lotzekoak, hain zuzen. Bi urteko atzerapena dute dagoeneko, eta, diseinu akatsaren ondorioz, are beranduago helduko dira. Karrantzako linea zaharkituta dago, eta arazo teknikoak ohikoak izaten dira bertan.

Bi erkidegoek CAF enpresari egindako eskaeran Bilbo-Santander linearako tren hibrido batzuk zeuden. Horiek, gainerakoak bezala, bi edo hiru urte beranduago iritsiko dira. Horrek eragin zuzena du Karrantzan; izan ere, urteak daramatzate tren, makinista eta mantentze-lanen gabezia salatzen.

Herriko plataformatik azaldu dutenez, herritik igarotzen diren trenen erdiak gutxienez ordubeteko atzerapenarekin iristen dira, eta urteak igaro ahala egoerak okerrera egin du. 2002an, Karrantzatik Bilborako bidaia ordubetekoa zen; bi hamarkada geroago, ordubete eta 20 minutu behar dira bide bera egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Espainiako Gobernua Espainia Gizartea bideoak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Albisteak Trenak Bizkaian Kantabria Asturias Renfe