Ekonomia -

Inflazioa

Espainiako Nekazaritza ministroak jaki ekoizle, banatzaile eta saltzaileekin aztertuko du prezioen gorakada

Urtebetean % 15 baino gehiago garestitu dira oinarrizko elikagaiak, eta horri irtenbidea bilatzeko asmoz batzartuko dira astelehen honetan.

Elikagaiak denda batean. Argazkia: EFE
Elikagaiak denda batean. Argazkia: EFE
Elikagaiak denda batean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis Planas Espainiako Nekazaritza ministroa jaki ekoizle, banatzaile eta saltzaileekin batzartuko da astelehen honetan, oinarrizko elikagaiek izan duten garestitzearen aurrean irtenbide bat bilatzeko asmoz.

Azken urtean elikagaien prezioak % 15eko gorakada izan du, eta bost hilabetetan KPIak beherazko joera izan badu ere, azkenekoan % 5,6ko gorakada izan da EAEn eta % 6,4koa Nafarroan.

Adibide batzuk jartzearren, limoiak, patatak eta arrautzak, jatorrian %80tik gora garestiagoak dira aurten iaz baino, eta laranjak %101 igo dira. Tipulak, oinarrizko elikagaia hori ere, % 238 garestitu dira azken urtean. Azukrea % 50 baino gehiago garestitu da, eta % 30 baino gehiago esnea eta olioa.

Guztia batuz gero, kontsumitzailea da erosketa egiterakoan gehien nabaritzen duena.

Azkenaldian izan dira horri konponbidea emateko proposamenak, tartean Yolanda Diazek erosketa saskiari topea jartzeko egin zuena, Unidas Podemosek oinarrizko 20 produkturen prezioa % 14 merkatzea proposatzen zuena, edo Espainiako Gobernuak ezarri zuen BEZaren jaitsiera (3 euro gutxiago 30 euroko erosketa batean).

Baina emaitzak ez dira, antza, behar besteko onak izaten ari, eta horregatik, Planas elikagai ekoizle, banatzaile eta saltzaileekin bilduko da irtenbide bila.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia Espainiako Gobernua Espainia argazkiak KPI albisteak Ekonomia Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Elikagaiak gaur albisteak Nekazaritza Erosketa saskia