Ekonomia -

EUSTAT

EAEko esportazioek marka ondu dute 2022an, 32.500 milioi eurotik gorakoak izan baitira

Inportazio datuak ere inoizko onenak izan dira: 29.411 milioi euro. Horrenbestez, 3.127 milioi euroko merkataritza saldo positiboa izan da.

Kontainerrak pilatuta portuan. Egile eskubiderik gabeko irudia
Kontainerrak pilatuta portuan
Kontainerrak pilatuta portuan. Egile eskubiderik gabeko irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2022. urtean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako esportazioak maximo historikoetara iritsi dira. Guztira, 32.538 milioi euro esportatu dira, aurreko urtean baino % 26,8 gehiago, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak gaur zabaldutako datuen arabera.

Orain arteko marka 2018ko 25.788 milioi eurokoa zen, eta, beraz, hazkundea % 26,2koa izan da.

Eustaten arabera, produktu energetikoen esportazioa % 108 igo da, eta ez-energetikoena, % 22.

Alemania, Frantzia eta Estatu Batuak dira Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioen helmuga nagusiak. Alemania (5.000 milioi) ageri da zerrendaren buruan, Frantzia (4.958 milioi) eta Ameriketako Estatu Batuak (2.258 milioi), Herbehereak (2.011 milioi) eta Erresuma Batua (1.983 milioi) atzetik dituela.

Inportazio datuak ere inoizko onenak izan dira. Izan ere, 21.060 milioi euroko ondasunak inportatu ziren 2021ean, eta 29.411 milioi eurokoak, berriz, iaz.

Horrenbestez, 3.127 milioi euroko merkataritza saldo positiboa izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Eguneko albisteak Euskal enpresak azken ordukoa Merkataritza albisteak Eustat Energia aurrezteko neurriak gaur