Ekonomia -

Finantzen Euskal Kontseilua

Erakundeek maiatzerako espero dute banku eta energia enpresen tasen bidez bildutako dirua

Oraingoz, baina, ez dago argi orotara zenbat diru emango duen Estatuak, ezta zein proiektutara bideratuko duten ere.

Finantzen Euskal Kontseiluaren osteko agerraldia. EITB
Finantzen Euskal Kontseiluaren osteko agerraldia. EITB
Finantzen Euskal Kontseiluaren osteko agerraldia. EITB

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko erakundeek uste dute maiatzerako jasoko dutela bankuei eta energia enpresei ezarritako zergengatik Estatuak bi urtean igorriko dizkien 400 milioi euroen lehen ordainketa.

Gaur, Eusko Jaurlaritzak, aldundiek eta Eudelek osatzen duten Finantzen Euskal Kontseilua bildu da, iazko diru-bilketa ixteko. Espero bezala, marka guztiak hautsi dira: 17.130,7 milioi euro bildu zituzten, hots, 2021ean baino % 7,3 gehiago.

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak azaldu duenez, Estatuak igorriko duen dirua Jaurlaritzaren eta Aldundien artean banatuko da, koefiziente bertikalen eta horizontalen arabera. Horrenbestez, Gasteizko Gobernuak diru horren % 70 jasoko du, eta aldundiek, ordea, beste % 30. Azken portzentaje horretatik, Arabak % 16 jasoko du; Gipuzkoak, % 33; eta Bizkaiak, % 50,94.

Oraingoz, baina, ez dago argi zenbat diru helduko den orotara. Ailegatzen denean, Finantzen Euskal Kontseiluak ezohiko bilera egingo du.

Nolanahi ere, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak zehaztu du balitekeela diru horiek proiektu berrietara ez bideratzea, baizik eta dagoeneko aktibo dauden zenbait finantzatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Zergak gaur Bizkaiko Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia Arabako Foru Aldundia