Ekonomia -

Dirulaguntzak

Diru sarrera txikiak dituztenek zabalik dute gaurdanik 200 euroko laguntza eskatzeko epea

Martxoaren 31ra arte izango dute horretarako epea. Iaz, gehienez, 27.000 euroko diru sarrera gordinak izan zituztenei zuzenduta dago Espainiako Gobernuak inflazioari aurre egiteko onartutako laguntza.

Diru sarrera txikiak dituztenek zabalik dute gaurdanik 200 euroko laguntza eskatzeko epea
Diru sarrera txikiak dituztenek zabalik dute gaurdanik 200 euroko laguntza eskatzeko epea
Diru sarrera txikiak dituztenek zabalik dute gaurdanik 200 euroko laguntza eskatzeko epea

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2022an 27.000 eurotik beherako diru sarrera gordinak izan zituztenek zabalik dute gaurdanik familia zaurgarriei zuzendutako 200 euroko laguntza jasotzeko epea, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak bere webgunean iragarri duenez. Martxoaren 31ra arte izango dute horretarako epea.

Espainiako Gobernuak inflazioari aurre egiteko onartutako laguntza jasotzeko, bigarren baldintza bat ere bete beharko dute eskatzaileek; hots, 75.000 eurotik beherako ondarea izatea, iazko abenduaren 31an.

Bestalde, 2022an Gizarte Segurantzan alta emanda egon zirenen edo langabezian egoteagatik laguntzaren bat jaso zutenen eskaerak soilik onartuko dituzte.

Aldiz, ezingo dute laguntza jaso bizitzeko gutxieneko diru sarrera jaso zutenek, ezta pentsiodunek ere.

Nola eskatu 200 euroko laguntza?

Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan bizi direnek dagokien erakundera jo beharko dute laguntza eske.

Nafarroan: Gobernuak argitaratu du dagoeneko laguntza eskatzeko formularioa. 2022an ohiko egoitza Nafarroan zutenek soilik eska dezakete laguntza.

Eskaera egiteko orduan arazoak dituztenek, Foru Ogasunaren bulegoetan jasoko dute arreta, aurretiko hitzordua hartuta.

Arabako Foru Aldundiak ere badu prest formularioa. 2022an ohiko egoitza Araban zutenek soilik eska dezakete bertan laguntza. 10:00etarako 425 pertsonak egina zuten jada eskaria.

Bizkaian: Estatutik iritsitako diru laguntza bada ere, Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu lurralde horretako eskaerak. 2022an ohiko egoitza Bizkaian zutenek soilik eska dezakete bertan laguntza. 09:00etarako 1.700 pertsonak egina zuten jada eskaria.

Gipuzkoan: Estatutik iritsitako diru laguntza bada ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Zergabidea plataformaren bidez, kudeatzen ditu lurralde horretako eskaerak. 2022an ohiko egoitza Gipuzkoan zutenek soilik eska dezakete bertan laguntza. 10:00etarako 120 pertsonak egina zuten jada eskaria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Bizkaiko Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia Arabako Foru Aldundia