Ekonomia -

Finantzen Euskal Kontseilua

EAEn gaur jakingo da banku eta energia enpresen tasen bidez lortuko diren 400 milioiak nora bideratu

Finantzen Euskal Kontseilua gaur bilduko da erabakitzeko 2023-2024 urteetan aparteko zergen bidez bilduko den dirutza lurralde historikoen artean zelan banatzen den.

Finantzen Euskal Kontseiluaren aurreko bilera bat. Irudia: Irekia
Finantzen Euskal Kontseiluaren aurreko bilera bat. Irudia: Irekia
Finantzen Euskal Kontseiluaren aurreko bilera bat. Irudia: Irekia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko erakundeek gaur aztertu eta erabakiko dute banku eta energia enpresei ezarri zaizkien aparteko zergen bidez datozen bi urteotan lortuko diren 400 milioi euroak zertara bideratu. 

Finantzen Euskal Kontseiluan gaur bilduko da dirutza zertara bideratu, eta hiru lurralde historikoen artean nola banatu aztertzeko. 

Aurreikuspen arabera, Espainiako Estatuak aparteko zerga horien bidez bildutako guztiaren % 6,24 jasoko dute EAEko erakundeek. 2023-2024 aldian, 400-450 milioi euro izan daitezke. 

EAEren esku egongo omen da dirutza nora bideratu erabakitzea eta partidak kudeatzea. Aparteko zerga horien bidez jasotako dirutza eskuratu ahal izateko, Kontzertu Ekonomikoan aldaketa bat egin beharko dute. Ituna aldatzen duen legea onartu ondoren, lurralde historiko bakoitzeko Batzar Nagusiek (foru hauteskundeen ostean eratutakoak) sartuko dituzte zerga-figura berriak sistema foralean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Gasteizko Udala Donostiako Udala Krisi ekonomikoa Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak EAEko Autonomia Estatutua Gastu publikoa Bizkaiko Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia Arabako Foru Aldundia EUDEL