Ekonomia -

Energia

Industria enpresen arteko energia-komunitate bat sortu dute Eibarren, Gipuzkoako lehena

TEK Azitain izeneko ekimena DEBEGESA Eskualdeko Garapen Agentziak bultzatu du, eta Eibarko zortzi enpresak parte hartzen dute. Enpresa horiek, instalatuko diren 347 eguzki-plakei esker, urteko faktura elektrikoan % 25eko aurrezpena lortuko dute.

Eguzki-plakak.
Eguzki-plakak.
Eguzki-plakak.

Olatz Prat | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eibarko zortzi enpresak bat egin dute industria-enpresen energia-komunitate bat sortzeko, Gipuzkoan enpresen artean sortzen den lehen komunitate energetikoa da. 

TEK Azitain (Tokiko Energia Komunitatea) izeneko ekimena DEBEGESA Eskualdeko Garapen Agentziak eta Azitain industrialdeko enpresek sustatu dute, eta, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE), Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailaren, Eibarko Udalaren eta Edinoren babesa du.

Erakunde juridiko propiodun energia-komunitatea osatu duten zortzi enpresak hauek dira: Acha Herramientas, Codesyntax, Hanna Instruments, Incubadora Eibargunea, Jose Maria Irazabal, Manufacturas Resort, Neurtek eta Teleapostuak.

Enpresa horiek energia berriztagarria sortu eta kontsumitu ahal izango dute Azitain 3K industrialdeko estalkian instalatuko diren 347 eguzki-plakei esker, eta urteko faktura elektrikoan % 25 inguru aurreztea lortuko dute. 

Energia-komunitateak, gero eta ugariago

Azken hilabeteetan, gisa horretako ekimen ugari jarri dira abian, energia autohornikuntza bilatzen duten komunitate energetikoak, kanpoko iturriekiko mendekotasuna gutxitu eta energia berriztagarri jasangarriak bultzatzearekin batera.

Ekimen horietako bat Ekiola da, Energiaren Euskal Erakundearen eta Mondragon Korporazioan integratuta dagoen KREAN ingeniaritza sustatzailearen arteko lankidetza publiko pribatutik sortutako proiektua. Gero eta gehiago dira udaletatik eta herritarrengandik bultzatutako Ekiola kooperatibak, eta denek ere estrategia komun bati jarraitzen diote: kontsumo eta kudeaketa eredu autonomoagoa, parte-hartzaileagoa eta iraunkorragoa bultzatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eibar Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Larrialdi klimatikoa Energia berriztagarriak Gipuzkoako Foru Aldundia Energia aurreztea Energia iturriak