Ekonomia -

Sutea

Frantziarekin dagoen gas-fluxua jaitsi egin da Irungo konpresio-estazioa erabilgarri ez dagoelako

Ostiral honetatik aurrera, eta konponketa-lanak amaitu arte, Pirinioetako VIParen interkonexio gaitasuna (bi noranzkoetan) 195 gigawatt-ordukoa izango da egunean, hau da, fluxu txikiagoa.

Sutea, atzo, Euskadour Irungo (Gipuzkoa) gas konpresio estazioan. Argazkia: Bomberos Euskadi
Sutea, atzo, Euskadour Irungo (Gipuzkoa) gas konpresio estazioan. Argazkia: Bomberos Euskadi
Sutea, atzo, Euskadour Irungo (Gipuzkoa) gas konpresio estazioan. Argazkia: Bomberos Euskadi

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziarekin dagoen gas-fluxuak behera egin du Euskadour konpresio-estazioa gelditu egin baita. Irungo (Gipuzkoa) bi norabideko interkonexioaren bidez gas naturala Frantziara bidaltzeko funtsezko azpiegitura ez dago erabilgarri, Enagas Gestor Tecnico del Sistema (GTS) enpresak jakitera eman duenez.

Euskadour konpresio-estazioa gaur egun Frantziarekin dauden bi interkonexioetako bat da, Larraukoarekin batera, Nafarroan, eta horrek normaltasun osoz jarraitzen du martxan.

Horregatik, Enagas GTSk argitu duenez, une oro mantendu da gas-hornidura eskari osorako.

Enagas GTSren azken oharraren arabera, ostiral honetatik aurrera, eta konponketa-lanak amaitu arte, Pirinioetako VIParen interkonexio gaitasuna (bi noranzkoetan) 195 gigawatt-ordukoa izango da egunean, hau da, fluxu txikiagoa.

Asteazkenean sutea izan zen instalazioko konpresoreak elikatzen dituzten transformadore elektrikoetan.

Tapia: "Irungoa ez da larria, konponketa lanetan ari dira eta bermea dago nahikoa gas izango dugula Euskadin"

00:20
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Suteak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Irun Albisteak Gas naturala